AUTISMOA TXIKITATIK EMATEN DEN FENOMENO PATOLOGIKOA DA

2010-04-27

Txan Fantasma

Txan fantasma  Mariasun Landak 1984an argitaratutako liburu bat da . Liburua hau, autismoari buruz hitz egiten duen lehenengo liburua izan zen. Askotan ipuinekin erlazionatuta dauden beste blog batzuk bisitatzen ditut, adibidez: http://lehenhezkuntza-igomez.blogspot.com/ kontu kontari bloga. Blog hau ipuinekin erlazionatuta dago eta autistentzat honelako istorioak irakurtzea eta kolore askotako liburuak begiratzea ondo datorkie.

Holan hasten da ipuin hau:
Ni Txan fantasma naiz. Farol honen gainean ikusten banauzue ez zaitezte harritu, ez zaitezte beldurtu! Fantasma bakarti eta triste bat bihurtu naiz, badakit, baina nire istorioa entzuten baduzue, agian ulertuko duzue nire egoera tamalgarri hau... Badakit, baita ere, egunak iragaten direla eta ez naizela etxe handi, ilun honen ondoko faroletik mugitzen. Baina ez da kasketosoa naizelako, ezta haserre edo zigortua nagoelako ere. Ez! Karmentxuren zain nago. Ea etxe horretatik inoiz irteten uzten dioten zain nago. Horren esperantzan nago farola honen gainean, untzi batetako zelatari bat bezala, dena ondo begiztatzeko, ondo ikusteko... Baina inork ez dit kasorik egiten, inor ez da nitaz jabetzen, inork ez nau ikusten Karmentxu etxe horretan sartu zutenez geroztik.

2010-04-14

Autismoa

Hau nik egindako power point bat da eta slideshare sarean dago. Bertan autismo gaiari buruz hitz egiten da, umeetan nabarmentzen diren sistomak azaltzen dira, autismo motak, ume hauen perfila eta ezaugarriak agertzen dira. Espero dut interesatzea.

2010-04-09

Ume autistak eta logura

Ume autistek lo egiterako orduan arazoak dituzte, hurrengo taula honetan agertzen dira 226 umeei egindako galderen eratzunak.
Gauez esnatu Gau/astero 1-2 : %56
Gauez esnatu Gau/astero 2-4: %20
Lo egiteko zailtasunak: %48
Logura falta: %31
Berriro lo egiteko zailtasunak: %43

2010-03-27

Autisten eskubideak

Aurkitu dudan PDF honetan, autisten eskubideak agertzen dira. Apnabi erakundeak igo du web orrialde honetara eta 1996ko maiatzako bederatzian Europako parlamentuak egokitua da. Erdaraz agertzen da, baina nire blogean agertzea nahi nuen garrantzitsua iruditzen zaidalako eskubideak jakitea.

2010-03-17

Autismoaren bideoa

Hemen igotzen dizuet Youtuben aurkitu dudan autismoaren inguruko bideoa bat. Bertan, azaltzen dira gaixotasun honen hainbat aspektu.

E.A.E eta Nafarroako I.K.T dekretuak

Cmap tools hauek, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroakoa dekretuen laburpena dira. Eskolan teknologia berrien erabileari buruzko eskemak dira, ikasleek informazioa lortu, aztertu eta antolatu behar dute ikuspuntu kritikoa lantzeko eta horretarako teknologiak digitalak ere landu behar dituzte.
Egileak: Nerea de Noriega eta Izaskun Gomez.

NAFARROA













E.A.E.


2010-03-03

Autismoa duen ume bat

Hemen autismmoa daukan ume baten argazkia ikusten da. Argazkian umea baztertuta edo beldurtuta dagoela ikus dezakezu. Gainera, argazkian bertan autistak deseroso sentitzen direnean haien lehenengo ko erantzunetako bat agertzen da, eskuak belarrietara eramatea.
 topatua wordpress.com interneten.

Gaitasun intelektuak bereziko haurrak

Hurrengo soinu honetan gaitasun intelektual bereziko haurrei buruz mintzatzen da eta dingilizkak erabiltzailea da, euskaltuben topa dezakegu.


euskaltube.com audioak | Izenburua: Gaitasun intelektual bereziko haurrak | Erabiltzailea: dingilizka

Autismo Power Point

Autismoarekin erlazionatuta dagoen power pointa bat topatu dut euskaltuben, oso interesgarria da, autismoaren hainbat gai edo jardera jorratzen dituelako. Zer den, kausak, sintomak etab. Hemen jarriko dizuet:

2010-02-24

AUTISMOA

Kaixo guztioi,
nik autismoari buruz idatziko dizuet, oso gai interesgarria iruditzen zaidalako. Kasualidades, artikulu bat topatu dut honekin erlazioanatuta, izena hau da, AUTISMOA HAURTZAROAN
KOMUNIKAZIO-ARAZOAK