AUTISMOA TXIKITATIK EMATEN DEN FENOMENO PATOLOGIKOA DA

2010-05-24

Autismoko webquesta

ZER DA WEBQUEST:

Webquest bat informazioa bilatzeko metodologia bat da eta agertzen den informazio gehiena Webetik ateratzen da. Webquesta gidaturiko inbestigazioan oinarritzen da. Webquest bat egiten denean, alde batetik, lantzen ari zaren gaiari buruz ikasten da eta bestetik, informazioa internetetik atera behar denez, internet erabiltzen ikasten da.
Nire bloggera igo dudan webquesta bezala, webquestak atal batzuk dituzte, ez dituzte zertan guztiak izan behar baina gehienak bai.

Atalak honako hauek izaten dira:
Sarrea
Ataza
Prozesua
Baliabideak
Ebaluazioa
Egileak eta erreferentziak


Jarri dudan Webquets honetan, autismoari buruz hitz egiten da. Euskaraz dago eta autismoaren inguruko ezjakintasunari buruz hitz egiten da, haien nahiak edo helburuak zeintzuk diren aipatzen dira eta klasean nola tratatuak izan behar diren esaten du. Honez gain, klase batean berria denean nola joka behar dugun azaltzen da eta baita haien prozesua, ebaluazioa eta ondorioak ere. webquest hau borobiltzeko hainbat bideo agertzen dira informazio osagarria eskainiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario