Txan fantasma Mariasun Landak 1984an argitaratutako liburu bat da . Liburua hau, autismoari buruz hitz egiten duen lehenengo liburua izan zen. Askotan ipuinekin erlazionatuta dauden beste blog batzuk bisitatzen ditut, adibidez: http://lehenhezkuntza-igomez.blogspot.com/ kontu kontari bloga. Blog hau ipuinekin erlazionatuta dago eta autistentzat honelako istorioak irakurtzea eta kolore askotako liburuak begiratzea ondo datorkie.
Holan hasten da ipuin hau:
Ni Txan fantasma naiz. Farol honen gainean ikusten banauzue ez zaitezte harritu, ez zaitezte beldurtu! Fantasma bakarti eta triste bat bihurtu naiz, badakit, baina nire istorioa entzuten baduzue, agian ulertuko duzue nire egoera tamalgarri hau... Badakit, baita ere, egunak iragaten direla eta ez naizela etxe handi, ilun honen ondoko faroletik mugitzen. Baina ez da kasketosoa naizelako, ezta haserre edo zigortua nagoelako ere. Ez! Karmentxuren zain nago. Ea etxe horretatik inoiz irteten uzten dioten zain nago. Horren esperantzan nago farola honen gainean, untzi batetako zelatari bat bezala, dena ondo begiztatzeko, ondo ikusteko... Baina inork ez dit kasorik egiten, inor ez da nitaz jabetzen, inork ez nau ikusten Karmentxu etxe horretan sartu zutenez geroztik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario