AUTISMOA TXIKITATIK EMATEN DEN FENOMENO PATOLOGIKOA DA

2010-05-27

Audacity tutoriala

Hemen guk, Izaskun Gomez eta  ni (Nerea De Noriega) egindako tutoriala aurkezten dizuet. Tutorial honen bidez, ken zazpiren abesti bat moztu egin dugu. Oso erraza da programa hau erabiltzea, Audacity. Gainera, ez baldin baduzue ulertzen youtuben sar zaitezkete gure tutoriala ikusteko, bertan esekia dago eta horrela, hobeto ulertu egingo duzue.

2010-05-26

oh bugi oh bugi

Hemen Goear orrialdera igotako abesti bat dago. Takolo, Pirritx eta Porrotx abesten duten kanta, "oh bugi bugi" izenekoa. Kanta hau, umeekin psikomotrizitatea lantzeko oso egokia da, gorputz osoko atalak lantzen direlako. Gainera, mota honetako ariketak edo ekintzak aurrera eramatea edozein umerentzat oso baliagarriak dira. Halaber, ume autistentzat besteeekin erlazionatzeko posibilitatea ere eskaintzen du.

2010-05-24

Autismoko webquesta

ZER DA WEBQUEST:

Webquest bat informazioa bilatzeko metodologia bat da eta agertzen den informazio gehiena Webetik ateratzen da. Webquesta gidaturiko inbestigazioan oinarritzen da. Webquest bat egiten denean, alde batetik, lantzen ari zaren gaiari buruz ikasten da eta bestetik, informazioa internetetik atera behar denez, internet erabiltzen ikasten da.
Nire bloggera igo dudan webquesta bezala, webquestak atal batzuk dituzte, ez dituzte zertan guztiak izan behar baina gehienak bai.

Atalak honako hauek izaten dira:
Sarrea
Ataza
Prozesua
Baliabideak
Ebaluazioa
Egileak eta erreferentziak


Jarri dudan Webquets honetan, autismoari buruz hitz egiten da. Euskaraz dago eta autismoaren inguruko ezjakintasunari buruz hitz egiten da, haien nahiak edo helburuak zeintzuk diren aipatzen dira eta klasean nola tratatuak izan behar diren esaten du. Honez gain, klase batean berria denean nola joka behar dugun azaltzen da eta baita haien prozesua, ebaluazioa eta ondorioak ere. webquest hau borobiltzeko hainbat bideo agertzen dira informazio osagarria eskainiz.

Txintxogorritxuren nahaspila

Txintxogorritxuren nahaspila ikasgai baterako prestatutako antzerki bat da, nire ikaskide batek youtuben harpidetu da eta guztion partez igo du lana sarera.
Lan handia egin dugu antzerkia aurrera eramateko, txotxongilo batzuk egin behar izan ditugu, ipuin tradizional bat moldatu dugu eta nire bloggera igotzea egokia iruditu zait edozein umerekin lantzeko oso ariketa interesgarria iruditzen zaidalako.

Bideo zerrenda

Ipinitako bideo zerrenda honetan, youtuben autismoarekin erlazionatutako bideo batzuk dira. Niri oso interesgarriak iruditu zaizkit, autismoa zer den, ezagutzak, sindromeak etab agertzen direlako. Gainera, autismoa duten pertsonen bizimodua ere agertzen da.

2010-05-20

Bi bitakoren komentarioa

Hemen agertzen den blogger hau bullying-ari buruzkoa da. Hezkuntzarekin erlazionatuta dagoelako aukeratu egin dut eta gainera, arazo hau edozein umerekin gerta daiteke, baita ume autistekin ere. Horregatik, blog interesgarria iruditzen zait.






Blogger honetan berriz, gaixotasun mentalei buruz hitz egiten da, oso interesgarria da, hainbat gaixotasun azaltzen direlako bertan, nortasun nahastea, eskizofrenia... adibidez komentatzen diren gaixotasunetako batzuk dira.

2010-05-15

Autismo abestia

Kanta honetan autismoarekin erlazionatutako hainbat ezaugarri abesten dira. Abesti honetan, kontatzen dire neska baten sentimeduak eta nolako portaera daukan. Portaera horretako ezaugarri edo sintoma gehienak autistenak dira. Horregatik aukeratu egin dut talde honen abesti hau.

2010-05-14

Ume autista Gipuzkoan

Adina Biztanlegoa(1985) Autistak(%0,04)
0-4 70098 28
5-9 62602 25
10-14 69540 28
15-19 70417 28

Zientzia.net web orrialdetik atera ditut datu hauek. Gipuzkoan 1985an egindako inkesten ondorioz lortutako taula da.

Autismoari buruzko datuak

10.000 eskolaumetatik, lauzpabost izaten dira autista.
Ume autisten artean % 17 baino gutxiagok lortzen dute nahikoa maila intelektual altua, eta % 75etik gora dira, gutxi-asko, adimen-eskasia handiak dituztenak.
Lau aldiz gehiago agertzen da mutikoengan, neskengan baino (3 aldiz gehiago, beste datu batzuen arabera).
Ez dago argi oraindik zergatik gertatzen den, baina azkeneko ikerketen arabera badirudi eragin genetikoren bat badela, arazo zerebralekin batera.
Klase sozial guztietan izaten da; altuetan nahiz baxuetan.
Ume autistaren etorkizuna, minusbaliaren araberakoa da. Adimen-kozientea (A.k. edo IQ) da, oraindik ere, faktore aurresalerik onena, baina garbi eta onartua dago ume autista gehienek beren bizitza osoan asistentzia beharko dutela.
Sindrome honentzat oraingoz ez dago tratamendu espezifikorik.

 
Informazio hau zientzia.net web orrialdetik atera dut interesgarria iruditu zaidalako.

2010-05-12

Hezkuntza premia berezidunentzat

HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO LEHENTASUN ILDOAK: 
Web orrialde honetan eusko jaurlaritzak argitaratu duen txosten bat topa dezakegu. Bertan, hezkuntza premia berezia duten umeentzako hainbat informazio agertzen da, eskola ingurukoa batez ere.